Albisteak-Bloga

Ezagutu dagigun... Lauaxeta Ikastolako Euskara Batzordea

03-12-2015

Gaur moduko egun batetan, abenduak 3, euskara ospatzearen garrantzia onartuta, euskarak, eguneroko lana merezi dauela argi dago.

Zeregin horretan, Lauaxeta Ikastolako Euskara Batzordea aritzen da.

Guztira, 76 ikasle, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergorartekoak, eta amankomunean, euskararen aldeko pasioa.

Ezagutu nahi al dozuz? Jarraitu irakurtzen.

Nortzuk osotzen dozue talde hau?

Lauaxeta Ikastolako ikasleek osotzen dogu, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergorarteko ikasleak gagoz eta gela guztietako ordezkarita daukagu Euskera Batzordean. Guztira, 76 lagun gara.

Lehen Hezkuntzan, irakasleak izendatzen dauz taldekideak, baina DBH eta Batxilergoan, boluntarioa da eta gehien bat jolasorduetan egiten dogu gure lana.

Noiz sortu zan talde hau?

Zortzi urte baino gehiago dira gure taldea sortu zana. Hasierako talde kide batzuk, Lauaxetako ikasle ohiak dira gaur egun eta badago bere garaian Euskara Batzordeko kide izan eta momentu honetan Lauaxetako langile danen bat ere.

Zein da zuen zeregina?

Euskara bultzatzea da gure helburua eta ikasleengan euskararen erabilera sustatzea, gure aberastasun bat dala ulertuz, euskaldunak garela sentituz eta mundura irekita egon bai, baina gure jatorriaz harro sentitzen garela pentsatuz.

Zer azpimarratuko zeunkie zuen taldearen fruitu nagusi bezala?

Alde batetik, ikastolako zenbait ospakizun garrantzitsutan esku bat botatzen dogu: besteak beste, ikastolako jaia, Olentzero, Korrika txiki, famili eta ikasleei zuzendutako irteerak, …

Ospakizunez gain, egunerokoan, euskara bultzatzeko hainbat ekintza, lehiaketa eta joko antolatzen doguz, : “Belarri ezkutua”, “Egin humorea euskaraz”, “Euskarazko berbarik politena”, etabar.

Eta bestalde, gure taldean alkar ezagutzeko ekintzak eta irteerak ere egiten doguz. Azken baten, euskararen alde egiten dogunaz gain, lagunak egiteko aukera emoten deusku talde honek, gela desberdinetako eta adin tarte desberdinetako ikasle asko  batzen bait gara 76 taldekideen artean.

Nondik nora uste dozue joan beharko litzatekeela euskararen aldeko lana aurrerantzean?

Sarritan entzun ohi dogun moduan, hizkuntza bat dakitenek ez dabelako erabiltzen galtzen da. Zeregin honetan, guztien indarrak gehitu daikeguz eta ikastolatik egiten diran ekintzez gain, gizartearen esku ere badago. Ikastolako mugetatik kanpo eta familietatik hasita, seme-alabei telebista, internet eta eduki desberdinak eskeini deikeoguz euskaraz. Euskara egunerokoan isladatu behar dogu eta gure bizitza euskaraz garatzea lortu behar dogu.

Orain abibidez, Gabonak gainean daukaguzala, ondo legoke Olentzerori euskararen inguruko liburuak, mahai-jolasak, multimediak… eskatzea. Guztion esku dago eta guztion aberastasuna bait da, gure hizkuntza.

Antzerako albisteak

12-06-2018

Arropa bilketa solidarioa

Lerro honeen bitartez, Lauaxeta Ikastolako arropa bilketa solidarioan parte hartu dozuenosi eskerrak emon nahi deutsueguz.

Eskerrik asko!

05-06-2018

Lauaxeta Ikastola, Eskola Jasangarria

Lauaxeta Ikastolak, 2010.ean lortutalo Eskola Jasangarriaren agiriaren barriztapena jaso dau Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies