Albisteak-Bloga

Ez da zorte kontua, lanarena baizik

25-11-2016

Zorte onak, bere bila dabilenaren alde egiten dauela esaten da, berarekin topo egitearen helburuz, lanean dabilenaren alde. Horrela izan da gure ikasleen kasuan.

Jarraitu irakurtzen.

Gogoratzen dozue  Lauaxeta Ikastolako eskola ortuan dabizan ikasleek kalabazak jaso ebezala kontatu geuntsuela?

Ba kalabazak familien artean saltzearen ondorioz, lortutako dirua, orturako lanabesak erosteko erabili dabe, argazkian ikusi daitekeen moduan.

Ez da zortea; ez da magia. Lana da. Eta bidean, ikasketa: naturagaz kontaktua eta lan egiten danean fruituak jasotzen direnaren ondorioa. Baita batzuetan, fruituak ikusteko, paziente izan, konfidatu eta itxarotea tokatzen jakula ere.

Aurrera!

Antzerako albisteak

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

13-06-2019

World Peace Game

Erabakiak hartu eta honeen bitartez euren errealitatea aldatzeko gai dirala konturatzen dira, arazoen aurrean kexan gelditu beharrean jarrera aktibo eta konponbidezko bat hartuz. Guzti hau, World Peace Gameari esker, Lauaxeta Ikastolan aplikatu dan rol-jokoa. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies