Albisteak-Bloga

Fair Saturday, mundua eraldatuz

09-11-2018

Black Friday, Cyber Monday… iadanik ezagunak doguzan kontzeptuak doguz eta azken aukera balitz bezala kontsumismora bultzatzen gaituztenak, sarritan, behar ez doguzan gauzak eskuratuz. Baina, zer deritzozu kontsumoagaitik burua galdu beharrean kulturagaitik burua galtzen badogu? Eta aldi berean ekintza kulturalei esker jasotakoa, proiektu sozialetara bideratzen badogu?

Beste agente eta hiri askogaz batera, Lauaxeta Ikastola izango da ekimen honetan. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Fair Saturday ekimenaz ari gara, izaera globala dauan mogimendu kultural bat dogu, urtero, azaroaren azkenengo zapatuan ospatzen dana, Black Friday dalakoaren urrengo egunean, ekitaldi bakoitzean, artistek eurek zehaztutako proiektu sozial bat bultzatuz.

Ekimen honeri eta bertan Lauaxeta Ikastolak izango dauan parte hartzeari buruzko informazio gehiago ezagutzeko, pasatako ikasturtean, izandako elkarrizketa Cadena Ser- Radio Bilbaon.

Iazko Fair Saturdayaren argazkiak ikusteko, klikatu ondoko lotura.

Informazio gehiago eskuratzeko, ondoko bideoa eta webgunea: Fair Saturday.

Antzerako albisteak

03-12-2018

Gontzal Mendibilegaz abesten

Joandako astean, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, Gontzal Mendibilegaz abesteko aukera izan eben.

Jarraitu irakurtzen.

14-11-2018

Berto-bertokoak

Aurten ere, boletinean, bertokoak ikusiko gaituzue eta zelan ez, horren islada, bertokoa eta sasoikoa dan fruitua, ezkurra. Ziur gagoz, izan ere, hainbat gurasok, zuen seme-alaben amantaletako poltsikoetan pila bat aurkitu dozuezala!

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies