Albisteak-Bloga

Filosofatzen…

25-05-2020

Garrantzitsua da gure gazteei euren kabuz pentsatzen irakastea. Horrela, autonomoak izango dira eta mundu hobeago bat eraiki ahal izango dabe, herritar aktibo eta konprometituak izanik. Baina nola egin?

Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastolan, Haur Hezkuntzatik hasten gara haurrekaz filosofia lantzen. Gure ustez, oso garrantzitsua da gure gazteei beren kabuz pentsatzen irakastea, beren ikuspuntuaren alternatibak aztertu dagiezan, beren iritzia argudiatzea eta beste batzuek uste dabena entzuteko ere irekita egotea, beren ikuspuntuagaz bat etorri ala ez.

Hurrengo estekan 10 serie eta film eskaintzen deutsueguz, filosofiara modu ludikoagoan hurbiltzeko.

Lauaxetan Haur Hezkuntzako artearen bidezko filosofiaren adibide bat ikusteko, sartu ondoko bideoan.

Antzerako albisteak

16-06-2020

Ikasteko esperientziak

Joandako astean, batxilergoko ikasleek selektibitate azterketetarako simulakroa egin eben, egun berezi horreetarako euren ezagutzak, burua eta emozioak prestatuz! Entsegu honeei esker, benetako froga eguna heltzean zer egin eta zelan jokatu zehaztu daikegu.

Hori bai, gaur egungo egoerara egokituta eta gure instalazioek eskaintzen deuskuezan aukerak aprobetxatuz, pertsonen arteko distantziei dagokienez ezarritako araudia betetzeko.

Aurrera, neska-mutilak!

29-04-2020

Pentsarazteko galdera filosofikoak

LHko ikasleek erronka bat euki dabe esku artean: 5 galdera filosofiko pentsatu eta beste ikasleekaz partekatzea.

Oraingo honetan, galderetariko batzuk, zugaz partekatzen doguz, pentsarazteko asmoz.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment