Albisteak-Bloga

First Lego League: inspirazioari saria Lauaxeta Ikastolak

Pasatako abenduak 12an, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, First Lego League Euskadi txapelketan parte hartu eta inspirazioaren saria jaso eben!

Sari horrek zera bereizten dau: "FLL esperientzia guztiz disfrutatu eta gogo eta jarrera bikaina erakutsi duen taldeari errekonozimendua".

Sari politagorik lortu daiteke? Egia esan, esanahi asko dauka, gauzak lortu eta bidean disfrutatzea inplikatzen bait dau.

Jarraitu irakurtzen...

 

First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola
First Lego League Lauaxeta Ikastola

Lehiaketa honetan, ikasleek gai baten inguruan lan egin behar dabe. Txapelketa hau mundu mailan antolatzen da eta lehen fasea Euskadi mailakoa litzateke. Aurten Legok proposatutako gaia hondakinak izan dira, Trash Treck izenburupean. Egin beharreko lan nagusiak bi izan dira:

  1. Gaiari buruzko proiektu zientifiko bat: Hondakinen inguruan arazo bat detektatu eta beroni konponbide bat emonez.
  2. Robota erabiliz mahai bateko froga desberdinak gainditu, bi minutu eta erdiko denboran.
Aspektu bi hauek, eta prozesu guztian landutako baloreak epaimahai baten aurrean defendatzen dira.

Eguna oso ondo joan zan. Helena Gorroño, Marcos Mikolta, Ainara Iraragorri, Jon Ander Barrenetxea, María Hernández, Itsasne Irazabal, Telmo Ruiz, Josu Urutikoetxea, Hama Jalihenna, Andrei Pertika, Jon Andoni Egiluz eta Jon Ander Ojangurenek asko disfrutatu eben eta horren erakusgarri, Helena, Marcos, Ainara, Jon Ander Barrenetxea, María eta Itsasnek lortutako inspirazioaren saria.

Zorionak eta aurrera!

Informazio gehiago: First Lego League

Antzerako albisteak

23-06-2020

Eskerrik asko eta aurrera!

Azken hilabeteotan bizi izan dogun pandemia-egoera oso gogorra izaten ari da, bai gizartearentzat, bai Lauaxeta ikastola osatzen dogun komunitate osoarentzat.

Baina, hain egoera gatazkatsuan egonda ere, familien, ikasleen eta irakasleen eta irakasle ez diran langileen arteko lankidetzaren ondorioz, giro emozional baikorra, kalitatezko hezkuntza-proiektua eta ikaskuntza-emaitza onak lortu dira.

Jarraitu irakurtzen.

08-06-2020

Batxilergo Dual Internazionalean ikasle batzuek Ohorezko aipamena jaso dabe!

Aurten Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diran ikasleetatik hamalauk ohorezko aipamena jaso dabe.

Jakin nahi zertan datzan? Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment