Albisteak-Bloga

Garapen Iraunkorra bideratuz

04-03-2020

Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola ODS GIH Euskalit
Euskalit Lauaxeta ODS GIH Praktika Onak Buenas Prácticas
Euskalit Lauaxeta ODS GIH Praktika Onak Buenas Prácticas
Euskalit Lauaxeta ODS GIH Praktika Onak Buenas Prácticas

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOgaz erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da. Beraien ekintzak eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa, 2030 agendagaz eta Garapenerako Helburuekaz konpromisoa agertuz.

Lauaxeta Ikastola UNESCO Sarearen kide da eta zentzu honetan; bere ekimenak Garapen Iraunkorrerako Helburuekaz bat datoz.

Ildo honetatik, gaurkoan, EUSKALITEN Kudeaketa Aurreratuaren Praktika Onen barne, Lauaxeta Ikastolak Garapen Iraunkorrerako Helburuak ikastolan zelan txertatzen dauazan azaltzeko aukera izan dau.

Izan ere, 2019.ean, Lauaxeta Ikastola eremu honetan garatutako lanagatik "Gizarte eraldaketak erreferentziazko eredu" bezala hautatu eban Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, eta zentzu berean, UNESCOk, "Itsasargi ikastetxe" izendatu eban.

Topaketan, euren esperientzia partekatu dabe baita Azti-Tecnaliak, UPV-EHUk, A&B Laboratorios de Biotecnologíak, Euskadiko Parke Teknologikoak eta Centro de Formación Somorrostrok.

Aurrera!

Antzerako albisteak

23-07-2020

Hezkuntza eraldatzea gizartea eraldatzeko

Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu.
Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne.
Segi irakurtzen.

05-06-2020

Ingurumenaren alde ekinez

Gure mundua zaintzea dagokigu. Gugatik eta ondorengoengandik. Gaur, ingurumenaren eguna dala eta Lauaxeta Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek Biologia Geologia ikasgaian egindako lana daukagu erakusgarri.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment