Albisteak-Bloga

Gizarterako hezkuntza

07-05-2020

Izaki sozialak gara

Izaki sozialak gara eta besteekiko harremana behar dogu. Hain zuzen ere, alderdi horri buruz hausnartzera behartzen gaituen egoera batetan murgilduta gagoz, eta ildo horretan, honako bideo hau eskaintzen deutsugu.

05-05-2020

Zoriontasuna ziurgabetasun garaian

Zoriontasuna, bizitzan gertatzen zaigunaz gain, gertatzen zaigunaz egiten dogun irakurketaren menpe dago. Hala gertatzen da, gutxi gorabehera, ohiko egoeretan, eta erronka handiagoa bihurtzen da gaur egungo egoeretan. Ondoren, horri buruzko zenbait gako biltzen dauzan bideo bat, guztiok jada badaukaguna jabetu eta baloratzen jakin dagigun eta ahalik eta zoriontsuenak izan gaitezen. Ondo izan!

04-05-2020

Filosofo irabazleak

Joandako asteetan erronka bat jarri geuntsen Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleei: galdera filosofiko batzuk egitea. Ondoren, ikasleek eurek emoten eben botoa galderarik onenei. Jakin nahi dozu nortzuk planteatu dabezan galdera irabazleak?

Segi irakurtzen.

 

30-04-2020

Hezkuntza digitalagaz eta bardintasunagaz konprometitutako hezkuntza testuinguru zibersegurua

Lauaxeta Ikastolak Segureskola zigilua dauka. Jakin nahi dozu zertan datzan?

Segi irakurtzen.

30-04-2020

Nerabeak eta konfinaturik

Lisa Damour psikologoa, espezialista da bizitzako aldi labur baina bizi honetan, non gizakiek beren haurrari agur esan eta helduari ongi etorria emoten deutseen. Oraingo honetan,konfinamendu-garai honetarako jarraibide batzuk ematen deuskuz.

Segi irakurtzen.

 

29-04-2020

Pentsarazteko galdera filosofikoak

LHko ikasleek erronka bat euki dabe esku artean: 5 galdera filosofiko pentsatu eta beste ikasleekaz partekatzea.

Oraingo honetan, galderetariko batzuk, zugaz partekatzen doguz, pentsarazteko asmoz.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment