Albisteak-Bloga

Guggenheim eta Lauaxeta Ikastola: teknologi barrien bitartez ikasleengana artea gerturatuz

Teknologia barrien edo IKTen bitarteko berrikuntzaz ari garenean, ez gara honeek ikasgelan murgiltzeaz soilik ari, baizik eta euren erabileraren ondorioz ikasketa eta hezkuntzarako ondorio mesedegarri errealak lortzeaz baino. Honen adibide argia dogu atzo Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako eta Lauaxeta Ikastolagaz batera garatutako proiektua: Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako hezkuntza baliabide interaktiboa da eta gazteei Guggenheim Bilbao Museoaren obretara gerturatzeko aukera emoten deutseena.

Proiektua, Museoaren beraren ekimenez garatua izan da, eta José Ramón Navarro Universidad de Valenciakoa eta Iker Aburto, Lauaxeta Ikastolako irakasleek garatu dabe, biak Apple Distinguised Educators agiridunak.

Jarraitu irakurtzen.

Aukeratutako hamar artelanak, Guggenheim museoaren obra propioaren parte dira, euren arte, Puppy eta Tulipanak, Jeff Koonsenak edota Mamá, armiarma erraldoia, Louise Bourgeioisena.

Aukeratuak izan diran artelanetatik abiatuz, 10 kurtso interaktibo sortu dira Lehen Hezkuntzara zuzenduak eta beste horrenbeste, Bigarren Hezkuntzakoentzat. Guztiak, iTunes U dohako hezkuntza plataforma digitalean eskuragarri, zeinetara Apple dispositiboak edota edozein portatil baten bitartez sartu daitekeen, behin iTunes aplikazioa deskargatu ezkero.

Atzo Guggenheimera hurbildu ziran Lauaxeta Ikastolako ikasleak, pozik agertu ziran baliabide hau eskutan erabilela. Era berean, bai Guggenheim Museoak berak eta baita proiektua garatu daben Iker Aburto Lauaxeta Ikastolakoak eta José Ramón Navarrro  Universidad de Valenciakoak, oso balorazio ona egin dabe egindako lanari dagokionez.

Berriaren garrantzia eta berrikuntza direla eta, hainbat izan ziran berau jaso daben komunikabideak:

El Museo Guggenheim presenta un proyecto educativo pionero- TELEBERRI

El Museo Guggenheim presenta un proyecto educativo pionero- TELENORTE

El Museo Guggenheim presenta un proyecto educativo pionero- RADIO EUSKADI

El Guggenheim acerca el arte contemporáneo a los estudiantes- DEIA

Estudiantes de arte con aplicación- CORREO

(Argazkiak: Iñaki Esteban- El Correo)

 

Antzerako albisteak

20-04-2018

Hitza eta akordioaren balioa: Unesmun esperientzia

Argumentuak, hitza, kontsentsua, talde lana, norbere ikuspuntua defendatzeko arrazoiak eta besteena ulertu eta guztientzako onuragarriak diran akordioetara heltzeko gaitasuna. Gure gazteentzako konpetentzia edo gaitasun garrantzitsuak. Gure gizartearentzako ere, ezinbestekoak. Guzti hau, Nazio Batuen eredua isladatzen dauan esperientzian: Unesmun

Estatu mailako topaketan, Lauaxeta Ikastolako 5 ikasle. Parte hartzaile izan dan Iruneren esanetan "urduritasuna, bai", baina Lauaxetatik gehitu nahi doguna "eta gaitasunak, are gehiago!" Zorionak neskak eta aurrera!!!

Esperientziaren deskribapena ezagutu daikezu beherago, ikasleetariko baten hitzetan.

Jarraitu irakurtzen.

21-02-2018

Ikasle ikertzaileak eta ekintzaileak!

Blog honetako lerroetan hainbat aldiz aipatu dogu Lauaxeta Ikastolako 4 ikaslek, tabakoaren eragin kaltegarria gitxitzeko garatutako ikerketa proiektua. Euren lana, estatu mailan eta atzerrian hainbat azoka eta zientzia topaketetan aurkeztu ondoren eta ikasturteak aurrera joan ahala, euren adinagaz eta konpetentzien garapenagaz batera urtez urte hobekuntzak zehaztu ondoren, oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako ekintzaileen azokan aurkeztua izan da, ikasleotariko batzuk, orain 1. Batxilergoan izanik eta bere momentuan garatutako ikerketari enpresa forma emonez. Enpresaren izena: TekBACO. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen. 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies