Albisteak-Bloga

Guraso Eskola, Lauaxeta Ikastolan

Orain dala egun batzuk, Lauaxeta Ikastolan, Haur Hezkuntzako guraso batzuekin batera hausnarketarako tarteak izan genduzan, hain zuzen ere guraso paperaren inguruan eta Albor-Cosh-eko profesionalen laguntzaz (http://www.gac.com.es)

Gehiago irakurri.

Gure emozioen arabera hezten dogu

Haurdun gagozan momentuan, gehien maiteko dogun hori jaioko dan egunerako prestakuntza kurtsoetara joateko aukera izaten dogu sarritan, baina ez da hain ohikoa ordea, hezkuntzaren inguruan ikasten aritzea.

Esaten dan lez, gurasoena, lehenengo titulazioa jaso eta ikasketak gero egiten diran lanbide bakarra da. Eta horrela da, sarri askotan guraso izaten ikasten dogu, guraso garen heinean. Horretarako, gure hezkuntzaren inguruko sineskeretan oinarritzen gara edo hoberena erizten deutsogun horretan. Eta aldi berean, guk geuk seme-alaba moduan izandako esperientziak ere baldintzatu egiten gaitue, batzuetan onerako, baina beste batzuetan okerrerako.

Beti ere, egiten doguna eginda, maitasunetik eta gure seme-alabarentzako egokiena dala eritziz egiten dogula zalantzarik ez. Baina zentzunez jokatuz, badakigu hezkuntzaren gai honetan, ez dirala seme-alabak, zerbait ikasteko daukeen bakarrak. Guk geuk ere, guraso moduan, egunero ikasteko aukera daukagu: hezkunztari buruz, seme-alabei buruz eta geure buruari buruz baita.

Abiapuntu honegaz, Lauaxeta Ikastolan, Haur Hezkuntzako hainbat gurasogaz hausnarketan aritzeko aukera izan genduan: seme-alaben emozioak, frustrazioa, gainbabesa, etabar.

Oso interesgarria eta hausnarketa baliagarri asko bidean, beti ere gure seem-alabentzako hoberena bilatuz ekiteko aukera emongo deuskuenak ziur.

Antzerako albisteak

30-06-2020

Nerabezaroko alkarrizketak

Mundua deskubritzeko grina, barritasuna, lehen esperientziak, errebeldia, askatasun-nahia, gizartean bizitzea, bizitza ulertzeko beharra, …

Gregorio Luri filosofo eta irakaslea nerabe talde bategaz bildu da eurekaz hitz egiteko, belaunaldi ezberdinen arteko alkarrizketa eta hausnarketa interesgarriak bideratuz.

Segi irakurtzen.

 

29-06-2020

Nerabeentzako irakurgaiak

Fantasia, suspensea, fikzioa, maitasuna, izua eta umorea: ez dau genero bakar batek ere ihes egiten edozein nerabe harrapatuko dauazan liburu honeetatik. Istorio labur honeek entretenimendu- eta ikaskuntza-iturri agortezinak dira. Beste entretenimendu bat oporrei begira.

Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment