Albisteak-Bloga

Gure ondarea ezagutuz

06-02-2019

Eskola orduetan garatzen diran esperientzia eta ikasketetaz gain, eskolaz kanpo ere hainbat ekintza garatu daitekez ikasketa iturri izan daitekezanak. Hona hemen proposamen bat. Kasu honetan Euskal Ondarea ezagutzeko aukera bat.

Jarraitu irakurtzen.

Ostiralero Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak guztiontzat irekiko ditu Industria Ondare Higigarriaren Gordailuaren ateak. Gordailu hori, hain zuzen ere, Konsoni  fabrika zaharrean dago, Zorrotzaurren (Bilbo). Ekimen hau Industria Ondare eta Herri Lanen Euskal Elkartearekin elkarlanean egiten du Jaurlaritzak.

Konsoni biltegi bat da, non Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kultura Ondare den industria material higigarri guztia gordetzen duen: makinak, ibilgailuak, tresnak, erremintak, … material anitzak; baina guztiek ezaugarri amankomun bat dute: gure industria sarearen zati bat dira, gure Historiaren barruan.

Jatorria du joan den mendeko 80.eko hamarkadan, orduan birmoldaketa industrialak bazterrean utzi baitzuen gure industriaren zati handi bat. Urte haietan industria-makineria masiboki bildu zen, baina orain materialak tartekatuago jasotzen dira, gure industriak orain estabilitate handiagoa baitu eta ziklo berri bat ireki delako.

Biltegi hori Zorrotzaurren dago, itsasadarraren ondoan, jarduera industrial tradizional biziko leku batean. Bertara gerturatzen denak 2.000 pieza inguru aurkituko ditu: moto zaharrak, suhiltzaileen kamioiak, linotipiak eta inprentako materiala, meatze industriaren eta bere sektore osagarriaren aztarnak, aingurak, kaiko garabi bat, motorrak, prentsa hidraulikoak, maketak, … Zerrenda amaitezin honek bisitarien arreta piztuko du, edo bere historia pertsonalaren zati bat delako, edo kultura-ondare gutxi ezagutu bezain txundigarria aurkituko duelako.

Izena emateko orria: https://labur.eus/konsonilantegia2018

Helbide elektronikoa: konsonilantegia@gmail.com

Telefonoa: 681-213539

 

 

 

Antzerako albisteak

12-04-2019

Aldaketa klimatikoa aztergai

 “Building our Future”: adin, jatorri eta lanbide desberdinetako 80 pertsona,legora “jolasten”. Egun horretan Bizkaia Aretora bertaratutakoek ez eben ezagutzen ekimenaren helburua zehazki, aldaketa klimatikoaren inguruko hausnarketak egingo zirela soilik. Euren artean, Lauaxeta Ikastolako 1. mailako ikasleak izan ziran.

Jarraitu irakurtzen.

03-04-2019

Coca Cola literatur lehiaketan

Beste behin, Lauaxeta Ikastolako 2. DBHko ikasleek, Coca Cola literatur lehiaketan parte hartu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies