Albisteak-Bloga

Ikasleen ekimena, eskola jazarpenaren aurka

12-01-2017

Lauaxeta Ikastolan eskola jazarpenaren aurka martxan jarri dan KiVa programaz gain, blog honetan, merezitako lerro batzuk idatzi nahi genduzan Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk eskola jazarpenaren aurka erakutsitako sentsibilizazio eta ekimenagaitik.

Jarraitu irakurtzen.

Irantzu Irazabal, Kristina Atutxa, Ainhoa Bernabé, Irune Elordui, Joane Dávila eta Alazne Arteta doguz, guztiak, Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleak. Euren ekimenez, zuzendaritzara ekarri eben Lehen Hezkuntzan eskola jazarpenaren aurka sentsibilizazio programa bat garatzeko ideia. Programa, euren kabuz garatutakoa eta diseinatutakoa zan gainera, adin tartearen arabera, ekintza eta dinamika desberdinak barne hartuz.

Zuzendaritzan aztertu eta balioztatu ondoren, abenduan zehar izan ziran gelaz gela, euren lana garatzen.

Esperientzia ona bai Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, baita DBHko ikasle talde honentzat ere, nola ez, ohikoa daben beste rol bat jokatzea eta bizitzea suposatu deutsee eta. Eta Lauaxeta Ikastolak eskola jazarpenaren aurka martxan daukan programaz gain, gai honen inguruan gure gazteen inplikazioa eta ekintzailetzaz, asko erakusten deuskun adibide bat. Aurrera!

Antzerako albisteak

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

13-06-2019

World Peace Game

Erabakiak hartu eta honeen bitartez euren errealitatea aldatzeko gai dirala konturatzen dira, arazoen aurrean kexan gelditu beharrean jarrera aktibo eta konponbidezko bat hartuz. Guzti hau, World Peace Gameari esker, Lauaxeta Ikastolan aplikatu dan rol-jokoa. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies