Albisteak-Bloga

Instalazioak

04-07-2019

Famili giroa, ikastolan

Ikasturteari bukaera emoteko, urtero lez, ospatu genduan ikastolako jaia. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak.

03-07-2019

Eskola ortuak ere, bere fruituak emon dauz ikasturte honetan

Ikasturte honetan eginiko lanak bere fruituak ekarri dauz, eta horrela izan da baita Lauaxetako eskola ortuaren kasuan.  Oraingoan, ilarrak batu doguz.

09-05-2019

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 18anKirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

17-01-2019

Kafe hondarretatik perretxikoetara

Gabonetako opor aurretik, Lauaxetako ikasle batzuek kafe hondarrak erabiliz perretxikoak lortzeko lehenengo lanetan murgilduta ibili ziran. Funghi Thinking proiektuaz ari gara.

Gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen.

11-01-2019

Athleticegaz entrenatzaile ikastaroak, martxan dagoz

Pasatako azaroak 26an, Lauaxeta Ikastolako Batxiller 1 eta 2. mailako ikasle batzuek, 70 orduko entrenatzaile ikastaroa hasi eben Lauaxeta ikastolako instalazioetan.

Jarraitu irakurtzen.

09-01-2019

Bertoko Plana eta ikastolako jantoki zerbitzua

Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.

Ildo honetatik, ezagutzen al dozu Lauaxetako Bertoko Plana? 

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies