Albisteak-Bloga

Zelan antolatzen da jantokia egungo egoeran?

16-09-2020

Bazkaltzeko unea da ikasleek beren maskara kentzen daben une bakarra. Hori horrela, segurtasun handiagoko egoera bat ahalbidetzeko, honako neurri honeek ezarri dira jantokian.
Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola jantokia comedor medidas de seguridad segurtasun neurriak
Lauaxeta Ikastola comedor jantokia
Lauaxeta Ikastola comedor jantokia
Lauaxeta Ikastola comedor jantokia

Jantokia berrantolatu egin da unean uneko beharrak asetzeko. Horretarako, honako neurri honeek dagoz indarrean:
Ordutegiak egokitzea txandak ezartzeko eta talde egonkorren artean 5 metroko distantzia bermatzeko.
Jantoki gisa espazio barriak prestatzea: 2 urteko ikasleek beren ohiko gelan bazkaltzen dabe, eta batxilergokoek Laia Gunean (eskola-baratzetik gertu dagoen diziplina anitzeko espazioa).
Joko-orduen ordutegiak egokitzea, jantokiko ordutegiak egokitu ahal izateko.
Eskuak garbitzea jantokian sartu aurretik eta ondoren, baita mahai eta espazioen garbiketa, erabilera bakoitzaren ostean.
• Jantokiko tresna indibidualizatuak erabiltzea.
• Segurtasun-neurriak gogorarazteko seinaleak erabiltzea.

Langileriak ere txandaka bazkaltzen dau, eta jantokian 20 minutu baino gehiago ezingo da egon. 2 pertsona mahai bakoitzean gehienez. Jantokian bertan, aparteko mahai baten, janaria, platerak e.a. jartzzen dira, eta mahaian jesarri arte maskarilla erabiliz, autozerbitzuz hartzen dira.

 

Antzerako albisteak

13-11-2020

Osasunean elikatuz, osasunean heziz

Elikadura osasuntsuaren ohiturak ikasi egiten dira, eta ikastolan egiten dan lanaz harago, garrantzitsua da familia-eremuan zentzu horretan heztea, adibidearen bidez. Funtsezkoa da elikadura osasungarrian zelan hezi jakitea, osasuna eta eskola-errendimendua baitira helburu. Baliabide batzuk eskaintzen deutsuguz. Ikusi nahi al dozuz?

Segi irakurtzen.

14-09-2020

Osasuna elikatuz

Gure osasunari eta seme-alabenari dagokienez, badagoz gure esku dagozan aspektuak, eta horien artean dago elikadura. Ildo horretatik doa Lauaxeta Ikastolaren Bertoko Plana.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink