Zerbitzuak

Jarduera osagarriak

Jantokia

Jantokia

Janaria Ikastolako sukaldean bertan prestatzen da, mediku kolegiatuek egiaztatutako berezitasun dietetiko guztiak kontuan hartuz.

Berme osoko gastronomia enpresa bat arduratzen da hornikuntzaz eta menuen osaeraz, dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz eta janaria prestatzean arau higienikoak eta sanitarioak aplikatuz. Arlo honetan, besteak beste, ondokoak egiten ditugu:

  • GASCAren zentralera bisita (DBH 3. mailako ikasleei zuzendua)
  • Elikadura, elikadura gaisotasunak, etabarren inguruko hitzaldia (DBH 3.mailako ikasleei zuzendua)
  • Lauaxeta Ikastolako blogerako kolaborazioa, elikaduraren inguruko artikuluen bitartez
  • Sektoreko profesio eta irteera profesionalak gertutik ezagutzeko aukera: sukaldaria, dietetika eta nutrizioa, ... (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Hiruhilabeteroko menuaren hobekuntza: CO2 aztarna baxuko menuak, gantz baxuko jaki osasungarriak, gure lurraldeko elikagaiak, produktu ekologikoak (ikasle guztientzat)
  • Jaki internazionalak, sorpresaz: janari asiarra, italiarra edo mexikarra (DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Menuaren aldaketa puntualak, sorpresaz: etxeko San Jacoboak, hanburgesa, tortila betea eta pizza (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Urteroko formazio kurtsoa (sukaldari nagusiari zuzendua)
  • Elikagaien manipulazio formazioa, bai eta jarreren trataera eta antolaketaren ingurukoa (sukaldeko langile guztiei zuzendua)

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, irakasleak eta laguntzaile talde bat arduratzen dira umeez. Bigaren Hezkuntzan eta Batxilergoan lan hori laguntzaileen esku dago. 

Menua ikusteko, klikatu "Deskargatu" dinoan botoian.

Menuko ikur desberdinen esanahia ezagutzeko, hemen aurkituko dozu informazio gehiago.

Deskargatu
  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies