Albisteak-Bloga

Hezkuntzan aditua dan Jordan Shapirok, Lauaxeta Ikastola bisitatzen dau

Atzoko egunean, Lauaxeta Ikastolan, Jordan Shapiro hezkuntza aditua izan genduan gure ikastola ezagutzeko asmoz.

Munduan zehar ezaguna dan hezkuntza arloko pentsamendu lider hau, Joan Ganz Cooney Centeren ikerlari nagusia dogu, non teknologia digital eta hezkuntza politikaren inguruko ikerketak koordinatzen dauzan.

Jarraitu irakurtzen.

Forbes aldizkari ezagunean ere idazle da hezkuntza eta teknologien inguruan eta Temple Unibertsitatean berrikuntza arduradun dogu.

Psikologian doktoretza izanik, psikologia, filosofia eta ekonomia era berritzailean konbinatzen dauazan kontsultore eta hizlaria dogu baita, besteak beste TED Talks  plataforma ezagunean.Bere hurrengo liburua, “A comprehensive look at the future of childhood” 2018an argitaratzeko da.

Bere bisitan, hezkuntza berrikuntza eta kooperatiba esperientzia ezagutu nahi ebazan eta hori dala eta Lauaxeta Ikastolara bisitatzeko interesa agertu eban.

Bisitan ikasleakaz eurekaz erabat murgilduta agertu zan, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza eredua hitzez azaltzen doguna baino, ikasleak eurak ikusiz azaleratzen eta isladatzen dala ulertuz.

Aipagarrienen artean, Haur Hezkuntzako txokoen metodologia azpimarratu eban eta txoko desberdinetatik zehar ikasleek euren eginkizunean zentratzeko erakusten daben gaitasuna. Horretaz gain, proiektu bidezko antolaketa eta ikastolatik zehar hezkuntza etapa edo adin guztietan giroan nabari eban emozionalitatea eta ikasleen naturaltasuna gustoko izan ebazala azaldu euskun, bai eta ikastolaren kokapena ere erakargarri iruditu jakola.

Euskadira egindako bisita Mondragoi Unibertsitatea eta Zamudioko Teknologi Parkeagaz osotu ebazan.

Bere biografian gehiago sakondu nahi izanez gero, klikatu: http://www.jordanshapiro.org/bio

Bere bideoak ikusi nahi izanez gero, klikatu: http://www.jordanshapiro.org/video

Bere momentuan BBCn ere Euskal hezkuntza sistemak eta Lauaxetak izandako agerpena ezagutzeko klikatu.

 

Antzerako albisteak

10-05-2019

Zeharkakako konpetentziak garatuz

Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.

Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.

Jarraitu irakurtzen.

06-05-2019

Ikastolak: ikasten daben erakunde bihurtzea

Ikasleen garapenak, hezkuntza metodologien eta tekniken garapena eta barrikuntza eskatzen dauz. Zentzu honetan, ikastetxe batetaz ari garenean, ez dira ikasleak ikasten daben edo garatzen diran bakarrak, izan ere, ezinbestekoa da irakasleak, lidergo funtzioetan ari diran profesionalak eta ikastola beraren garapena eta ikasketa gauzatzea.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies