Albisteak-Bloga

Lauaxetako bost ikaslek, uretan desegiten diran boltsak diseinatu dabez

Itsasoetan plastikoak sortarazten dauzan arazoei irtenbidea bilatzeko asmoz egin dabe proposamena.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola premios reconocimientos

Lauaxeta Ikastolako 1. mailako Maialen Ozamiz, Iraide Ugalde, Ane Sánchez, María Caballero eta Katalin Ortuzarrek, disolbagarria dan oihal batez garatutako boltsa batzuk asmatu dabez, denbora bat igaro ondoren, uretan bertan desagertarazten diranak.

Euren proposamena, Lauaxeta Ikastolan 1. batxilergoan garatzen dan Ekintzailetza proiektuaren barnean egin dabe. Bertan, ikasleek, inguruko beharrizan batetatik abiatuz, beroni erantzunez enpresa bat sortu eta Ekintzaileen azokan aurkeztu behar dabe. Bost neskak osotutako talde honek eta beste hainbatek argi erakutsi dabe ekintzailetzarako daukeen gaitasuna. Aurrera!

Komunikabideetan argitaratutako albistea irakurtzeko, klikatu ondoko lotura.

Ekintzailetza proiektuaren inguruko informazio gehiago izateko, klikatu beste lotura hau.

Antzerako albisteak

23-06-2020

Eskerrik asko eta aurrera!

Azken hilabeteotan bizi izan dogun pandemia-egoera oso gogorra izaten ari da, bai gizartearentzat, bai Lauaxeta ikastola osatzen dogun komunitate osoarentzat.

Baina, hain egoera gatazkatsuan egonda ere, familien, ikasleen eta irakasleen eta irakasle ez diran langileen arteko lankidetzaren ondorioz, giro emozional baikorra, kalitatezko hezkuntza-proiektua eta ikaskuntza-emaitza onak lortu dira.

Jarraitu irakurtzen.

08-06-2020

Batxilergo Dual Internazionalean ikasle batzuek Ohorezko aipamena jaso dabe!

Aurten Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diran ikasleetatik hamalauk ohorezko aipamena jaso dabe.

Jakin nahi zertan datzan? Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment