Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastolak, bere hezkuntza eredua eta esperientzia, beste ikastetxe batzuekaz partekatu dau

25 ikastetxe dira guztira, Lauaxeta Ikastolara hurbildu diranak, gure Hezkuntza Modeloa ezagutu eta euskal ikaslegoaren garapena bultzatzeko.

Jarraitu irakurtzen.

Ekitaldia atzo, irailak 25ean ospatu zan Lauaxeta Ikastolan bertan eta ERKIDE, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben federazioaren kide diran 25 ikastetxe izan dira bertan.

Jardunaldi honen helburua Lauaxetaren Hezkuntza Modeloa eta esperientzia partekatzea da, euskal ikaslegoaren hobekuntzarako abiapuntu gisa eta nola ez gure gizartearen hobekuntza bultzatzen dala ulertuz.

ERKIDEko Irakaskuntza Kooperatiben Taldea EAEko 85 irakaskuntza kooperatibek eta 74.405etik gora ikaslek osotzen dabe eta izan ere bere helburua Irakaskuntzako kooperatiben parte hartzea bultzatzea, hauen garapena sustatzea eta gazteei hezkuntza bera hobetzea dira, guztion artean gure gizartearen garapena bultzatuz eta historian zehar esperientzia kooperatiboak erakutsitako onuretan oinarrituz. Garapenaren alde partekatzea. Garrantzitsuago oraindik, krisi garaietan.

Antzerako albisteak

25-09-2018

Lauaxetako ikasleak, Zornotzako Memoriaren Plazan izan dira, biktimen testigantzak entzuten

Jardueraren helburua, Gogora institutuak antolatuta, bakearen eta elkarbizitzaren alde hazi bat ereitea da eta gure ikasleek, bertan parte hartu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

12-03-2018

Gazte ekintzaileak!

 “Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gaur egun. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuk, etorkizunean aurkituko dabezan erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko. Aldaketa gero eta azkarragoa da, eta STARTinnova Summit ekimenaren #EDUCA edizio berezi honetan, arlo horretako hezkuntza arloko berritasun nagusienetako batzuk aztertuko doguz”.

Honela aurkezten zan STARTinnovaren #EDUCA edizio berezia eta han izan ginan, hizlari bezala, Lauaxeta Ikastolaren esperientzia partekatzen.

Jarraitu irakurtzen.


Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies