Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastola, gizarte eraldaketan erreferentziazko eredu hautatua

EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

 

Jarraitu irakurtzen. 

LAUAXETA IKASTOLA- ODS-GIH

Lau erakunde izan dira Bizkaian hautatutakoak, Somorrostroko Heziketa Zentroa, Zorrotzako Fray Juan ikastetxea eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxea, Lauaxeta Ikastolaz gain. Eurekaz batera, Gipuzkoako beste 4 erakunde eta Arabako beste bat.

Iaz UNESCOk ITSASARGI ikastetxe bezala izendatu eban Lauaxeta Ikastola, Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde egindako lanagatik eta honeek, hezkuntza eduki eta proiektuetan txertatzeagatik. Hori dala eta, joandako irailak 24ean, Lauaxeta Ikastolako ordezkaritza bat Nazio Batuetan izan zan, Giza Eskubideen Kontseiluan izateaz gain, hezkuntza eskubideen inguruko formazioa jaso eta beste erakundeeekaz esperientziak partekatzeko aukera izan eben.

Aintzatespen hau, azken urteetan egindako lanaren ondorioa da, 80-90 hamarkadan Ekoeskola sortu genduanetik eta gaur egunean garatzen doguzan proiektuetaraino. Esperientzia honek, ildo beretik lanean jarduteko indarbarritzen gaitu, gizartea, ikaslegoa eta familienganako konpromesua mantenduz.

Antzerako albisteak

18-11-2019

Nazioarteko salto lehiaketa batetan, garaile!

Beste behin ere, Arantza Berasategi, Lauaxetako ikasleak, sari polit bat jaso dau. Oraingo honetan, txapeldun suertatu da, CES Autum tour de Valencia nazioarteko salto lehiaketan, Europa, Australia eta Amerikako kirolariekaz lehiatuz.

Jarraitu irakurtzen.

07-11-2019

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, FVEMen Industria Egunean sarituak

Lauaxeta Ikastolak, Industriaren egunean parte hartuko eban hain zuzen ere, etorkizuneko profesionalak industria sektorera erakartzeko, eta, aldi berean, talentua erakartzeko eta emakumea sektore horretan sar dadila sustatzeko eta ikastolako neska-mutilak, sarituak izan ziran.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment