Albisteak-Bloga

Lauaxetako ikasle bi, Open Sciencen, euren lanak aurkezten

Jone Erauskin eta Naia Bilbao, Galizian ospatzen dan Open Science feria zientifikoan dagoz asteburu honetan, airearen kutsaduraren inguruan garatu daben ikerketa lanaren ondorioak aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Open Science, Cambren (Galizia) irailak 15 eta 16ean ospatuko dan zientzia azoka bat dogu. Bere egitarauaren barne, Lauaxeta Ikastolako 1.Batxilergoko ikasle diran Jone Erauskin eta Naia Bilbaok, airearen kutsadura aztertzeko garatu daben low cost sistema baten inguruko lana aurkeztuko dabe. Lan honek, aurrez ere hainbat sari jaso dauz eta Bartzelonan ospatutako Exporecercan ere aurkeztu eben.

Honelakoek eta egunerokoan gure ikasleek erakusten dabezanek, argi izten dabe neskek zientzia arlorako dauken gaitasuna, Inspira proiektuaren ildotik.

Aurrera!!!!

Antzerako albisteak

10-01-2019

Diskriminazioaren aurkako sariak

Josu Bilbao, Arantza Berasategui, Paula Balzategui y Aritz Artetxe, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, sarituakizan dira Zornotzako Ametx Gazteriak antolatutako Not in my town diskriminazioaren aurkako lehiaketan.

Jarraitu irakurtzen.

03-12-2018

BBCk gure hezkuntza ereduaren balioa azpimarratzen dau

Joandako astean, BBCko kazetari baten bisita jaso genduan, gure hezkuntza modeloa ezagutzeko interesa agertu ondoren.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies