Albisteak-Bloga

Lauaxeko ikasle ohiak, B24en saridun!

10-01-2019

Unibertsitarioei zuzendutako B24 ekimenak, euren sormena eta talde lanerako espiritua jartzen dauz besteak beste frogan. Aitor Rodriguez, Alvaro Llana, Eric Ugalde eta Julen Iruarrizaga, Lauaxetako ikasle ohiak, lehen saria jaso eben.

Jarraitu irakurtzen.

Euskal Herriko Telekomunikazio eta Ingeniaritza Elkarteak antolatutako ekitaldi hau, lehena izan da Estatu mailan eta Bizkaia parke tekonologikoan ospatu zan, joandako azaroan.

24 ordu eta 5 erronka. Challenge honen helburua, sormena, barrikuntza, ekintzailetza, talde lana eta merkatuaren beharrizanak eta gazteen etorkizun profesionala kontaktuan jartzea ziran, besteak beste.

Parte hartzaileak, 24 orduz aritu ziran planteatutako erronkei aurre egiten, Euskal Herriko Telekomunikazio eta Ingeniaritza Elkarteak antolatutako eta Bizkaiko Foru aldundiak, Euskaltel eta Maierrrek babestutako ekitaldi honetan.

B24 ekimenaren lehenengo edizio honek hainbat sari ekarri ebazan. Lehenengo saria, Lauaxeta Ikastolako ikasle ohiek osotutako talde batentzat izan zan. Zorionak Aitor Rodriguez, Alvaro Llana, Eric Ugalde eta Julen Iruarrizagari!

Informazio gehiago eskuratzeko, klikatu ondoko lotura, baita beste ondoko hau ere:

https://www.coit.es/eventos/b24-24h-de-la-innovacion

Antzerako albisteak

08-10-2018

Mikel Iturbe, Ikasle Ohiaren fantasia eleberria

Urte bi bere lehen eleberria idazten eta beste urte erdi eleberria argitaratzeko prestatzen, eta guzti hau bere ingeniaritza ikasketak eskatzen deutsen denbora eta dedikazioaz batera. Baina berak dinoen moduan merezi izan dau eta bere bizitzako proiekturik garrantzitsuena bilakatu da. Mikel Iturbe, Lauaxetako ikasle ohia da eta bere esanetan zenbaki artean baino historio artean murgilduta bizi dan ingeniaria dogu. Orain, bere lehenengo fantasia eleberria argitaratu barri dau.

Jarraitu irakurtzen.

31-05-2018

Agur eta ondo izan!

Aurtengo ikasturtean Lauaxeta Ikastolan 2. batxilergoa amaitu eta beste ibilbide bat hasten dozuenoi, lerro honeen bitartez, agurrik eta besarkadarik handiena! Ondo izan eta behar dozuenerako, hemen gagoz!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies