Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastola, Athletic Bilbaogaz konbeniodun cluba

Lauaxeta Ikastolak Athletic Bilbaogaz akordio bat sinatu barri dau, beronen konbeniodun cluben sarearen parte izatera pasatuz.

Akordioa sinatzeko, Blas Ziarreta eta Jose Luis Castro (Athletic konbeniodun cluben arteko harremanen arduradunak) eta Unai Atristain (Lauaxeta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren presidentea) elkartu ziran.

Jarraitu irakurtzen.

Akordio hau, Lauaxeta Ikastolak futbol eskolan eta entrenatzaileen formakuntzan egindako lanaren ondorio da, eta kirol honen inguruan egindako promozio eta lanaren aintzatespena suposatzen dau.

Aurrerantzean, adostutakoaren arabera gainera, Lauaxeta Ikastolak Athleticen aholkularitza izango dau bai formazioari dagokionez, baita sentsibilizazio hitzaldiak emoteko orduan. Beti ere, Lauaxeta Ikastolaren entrenatzaile eskolaren filosofia mantenduz eta gure kurtsoetako partehartzaile guztien gaitasunengan erabat sinestuz eta apostu eginez.

Lauaxetatik, ziur gagoz akordio honek bere fruituak izango dauazana.

Antzerako albisteak

11-01-2019

Athleticegaz entrenatzaile ikastaroak, martxan dagoz

Pasatako azaroak 26an, Lauaxeta Ikastolako Batxiller 1 eta 2. mailako ikasle batzuek, 70 orduko entrenatzaile ikastaroa hasi eben Lauaxeta ikastolako instalazioetan.

Jarraitu irakurtzen.

29-11-2018

Natura eta kirola, familia artean

Pasatako azaroak 18an, gure lehenengo mendi irteera egin genduan eta nahiz eta eguraldia momentu batean gure aldeko egon ez, esperientzia benetan polita izan zan.

Ikusi nahi?

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies