Albisteak-Bloga

Lauaxetako ikasle batek, atzerrian ikasteko beka bat lortu dau

Maria Hernandez Garcia, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Fundación Amancio Ortegaren beka bat lortu dau, Batxillergo 1go maila Canadan ikasteko.

Fundación Amancio Ortegaren beka programak, 500 beka eskeintzen dauz, estatu mailako 500 ikasleri ingeleraren eta atzerritarra daben kultura baten ezagutza ikasturte oso batetan bizitzeko aukera emonez.

Irabazleen hautaketarako fasea gainditu ondoren, Mariak, bere beka eskuratu dau eta ondorioz, Canada bertako famili bategaz izango da 11. gradua (hemengo batxilergo 1go maila) ikasiz bertan.

Zorionak Maria eta aurrera. Bueltan hemen izango gara zure zai!

Informazio gehiago: https://becas.faortega.org/

Antzerako albisteak

31-05-2018

Bikaintasuna ez da arlo akademikoan soilik erakusten

Gure ikasleen artean hainbat zaletasun erakusten dabezanak daukaguz, euren artean, oraingo honetan, hipika mundura hurbildu gara eta bertan hainbat arrakasta lortutako ikasle bat gehiago ezagutzeko aukera izan dogu: Maria Elorz.

Jarraitu irakurtzen.

29-05-2018

Pi Eguna, Lauaxeta Ikastolan

Pasatako martxoak 14ean (3.14), Lauaxeta Ikastolan Pi Eguna ospatu genduan. Egun horren aurretik, 5 egunetan zehar, DBH eta Batxilergoko ikasleei 5 erronka planteatu jakezan ebazteko eta gaurkoan, euren artetik sarituak suertatu direnen agiri eta sari banaketa ospatu da.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies