Albisteak-Bloga

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Math Mystery Box metodologia,  Lauaxeta Ikastolako profesionalek eta kolaboratzaileek garatutakoa da. Euren asmoa, jolas manipulatiboa erabiltzea matematiken inguruko ezagutzak barneratzeko orduan, jolasa eta ikasketa bat etorri daitekezala erakutsiz.

Metodologia hau, ikasleentzako ikuspuntu barritzaileak eskeintzeko ahalegin bat dogu, ikasleen interesa piztu eta arlo teknologiko eta zientifikoetara hurbilduz. Egun honeetan, Lauaxeta Ikastolako 3. DBHko ikasleek izan dabe Math Mystery Boxen bitartez aritzeko aukera.

Informazio gehiago: Math Mystery

Antzerako albisteak

03-10-2018

Ikasketa ez daualako gelako atean mugatzen

Ikasketa, gaur egun edonon gerta daiteke. Izan ere, eguneko edozein esperientzia, momentu eta leku aprobetxa daikegu zerbait ikasteko, gelan izan edo ez, ikastolan izan edo ez. Edonon eta edonoz.

Jarraitu irakurtzen.

10-04-2018

Pentsatzen ikastea, erabakikorra

Egunerokoan beharrezkoak diran gaitasunen artean, pentsatzeko gaitasuna garrantzitsuenetarikoa dala uste dogu. Gure pentsatzeko gaitasunaren arabera, erabaki batzuk edo beste batzuk hartuko doguz, honeen ondorioz ekintza batzuk edo beste batzuk gauzatu eta beraz emaitz batzuk edo beste batzuk lortu. Horrela da nagusion kasuan eta horrela baita gure seme-alaba eta ikasleen kasuan ere. Hezkuntzak, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabili dagien aukerak sortu behar dauz, praktikak berak bait dakar gaitasunaren garapena.

Ildo honetatik doa Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek Rober Swartz doktorea eta del NCTT, The National Center for Teaching Thinkingen zuzendaria danagaz garatu daben formakuntza.

Jarrairu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies