Albisteak-Bloga

Matxismoaren aurka ekinez, guztiok irabazten dogu

Joandako zapatuan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek, irabazle diploma jaso eben Fair Saturdayren eskutik, Matxismoaren aurkako ipuinak lehiaketan saridun suertatu ondoren.

Jarraitu irakurtzen.

Cuentos contra el machismo Fair Saturday Lauaxeta Ikastola
Cuentos contra el machismo Fair Saturday Lauaxeta Ikastola
Cuentos contra el machismo Fair Saturday Lauaxeta Ikastola

Etorkizuneko belaunaldia izango diran heinean, garrantzitsua da oso, gure gazteak matxismoaren bidegabekeria eta arazo honek gizartean sortarazten dauazan ondorio larrien inguruan ohartaraztea.  Lehiaketa hau, ez da idaztearen ingurukoa soilik. Hausnarketa dauka helburu eta idazmena kontzientzia sortzeko bide bezala erabiltzea.

Zorionik beroenak LH 3. Mailako gelari, "Olerkiak" lanagatik jasotako saria dala eta, bere saria (100€) Naizen, Aiala Bilbao Olabarriri, "June, amets jarraitzailea" lanagatik, bere saria (100€) Vicente Ferrer fundaziora bideratzea erabaki daualarik eta Kattalin Zuazo Dominguezeri, "Maite Zarena" ipuinagatik eta Naizen erakudeari bere saria bideratzeagatik. Zorionak baita Naia Gallastegi Larrinagari, bere "Machacada" deitutako lanak, aipamen berezia jaso dau eta. Zorionak baita gainontzeko parte hartzaile guztiei, egindako hausnarketak, zuok eta guztiontzako baliagarri izango direlako.

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu  hemen.

Zorionak eta aurrera! Guztion artean, gizartea hobetu daikegu eta!!!

Antzerako albisteak

22-05-2020

Distantzian ikastea eta hobetzea

Gaur egungo egoerak gure askatasuna mugatzen dau, baina ez ikaskuntza. Honen erakusgarri, Lauaxetako ikasle batek bere nota hobetzeko asmoz egindako lana.

Segi irakurtzen.

 

04-05-2020

Filosofo irabazleak

Joandako asteetan erronka bat jarri geuntsen Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleei: galdera filosofiko batzuk egitea. Ondoren, ikasleek eurek emoten eben botoa galderarik onenei. Jakin nahi dozu nortzuk planteatu dabezan galdera irabazleak?

Segi irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment