Albisteak-Bloga

Open Science azokan sarituak!

Egungo egoerak ez dau zientzia eta ikerketak oztopatzen, alderantziz. Lauaxeta Ikastolako bost ikasle, Open Science zientzia azokan sarituak izan dira.

Segi irakurtzen.

Open Science saria premio Lauaxeta Ikastola
Open Science saria premio Lauaxeta Ikastola

Open Science irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak biltzen dauzan ekitaldi zientifikoa da. Egungo egoera dala eta, oraingoan topaketa modu dualean egin da (aurrez aurre eta online), eta Estatuko hainbat ikastetxe bildu dauz.

Bertaratutakoek, aurkeztutako lanak gertutik ezagutzeaz gain, zientziarekin lotutako hainbat tailer eta hitzalditan parte hartzeko aukera izan dabe.

Aurkeztutako proiektuen artean, Lauaxeta Ikastolaren bi lan sarituak izan dira:

Osasunean eta ongizatean, Arrieta Martín eta Noa Martinezen eskutik, "Gaixotasunen jokoa" lana

Genero berdintasunaren alorrean, Elene Cascan, Leire Gallego eta Maria Zarrabeitiaren eskutik, "Alkarregaz lortuko dogu" lanagaz. Hain zuzen ere, blog honetan bertan, lehenago ere aipatu genduan talde honen lana.

Beste lan batzuk ezagutzeko, jo esteka honetara.

Hedabideetan argitaratutako albistea eskuratzeko, jo esteka honetara.

Zorionak eta aurrera!

Antzerako albisteak

02-10-2020

STEAM Euskadi sariak

Atzo, STEAM Euskadi Sarietako 12 finalistek zortzi profesionalez osatutako epaimahai aditu baten aurrean defendatu ebezan beren proiektuak; besteak beste, Lauxeta Ikastola.

Jarraitu irakurtzen.

 

21-07-2020

Etorkizun hobeago baten alde!

Gaurkoan, Fair Saturdayren Pensatzarazteko ipuinen lehiaketaren sari banaketa izan da eta bertan, beste batzuen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, merezitako saria jaso dabe. Ospatzekoa bai, baina batez ere, etorkizuna esku onetan dagoela kontutan izanda. Egungo gizartearen injustiziei aurre egiten deutseen gazteen esku.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink