Albisteak-Bloga

Sukaldari preziatu bategaz ikasten

17-01-2018

Atzoko egunean, Josemi Olazabalaga izan zan Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako ikasleekaz.

Lauaxeta Ikastolako ikasle ohi eta sukaldari ospetsu honek, Lauaxeta Ikastolako eskola ortuko Brusela azak eta Nabarnizko arbiak eroan ebazan. Beragaz, Kilometro 0 eta Slow Foodaren inguruan aritu ginan.

Jarraitu irakurtzen.

Josemi Olazabalaga, Goizeko Kabi, Madrilgo Zalacain, Baserri Maitea eta Andra Mari bezalako jatetxe ezagunetan lanean izan da eta gaur egunean, Bilboko Sheraton hoteleko (orain Melia) jatetxea dan Aizian eta San Mamesgo jatetxearen ardura daroa, baita euskal sukaldaritzaren inguruko Gure sukalkintza blogaren atzean egon ere. Munduan zehar ibilia dogu beste sukaldaritza batzuk ezagutzen eta gurea ere ezagutarazten. Eskerrik asko Josemi zure ekarpen eta hausnarketengatik!

Antzerako albisteak

03-07-2019

Eskola ortuak ere, bere fruituak emon dauz ikasturte honetan

Ikasturte honetan eginiko lanak bere fruituak ekarri dauz, eta horrela izan da baita Lauaxetako eskola ortuaren kasuan.  Oraingoan, ilarrak batu doguz.

14-06-2019

Arropa bilketa solidarioa

Lerro honeen bitartez, Lauaxeta Ikastolako arropa bilketa solidarioan parte hartu dozuenosi eskerrak emon nahi deutsueguz.

Eskerrik asko!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies