Albisteak-Bloga

Talentia, gure unibertsitarien talentuarengan sinestuz

03-05-2016

Bizkaiko Foru Aldundiaren Talentia programak, gure unibertsitariak sustazea dau helburu eta aste honetan, Lauaxeta Ikastolan izan dira.

Jarraitu irakurtzen.

Talentia Lauaxeta Ikastola
Talentia Lauaxeta Ikastola
Unibertsitateko ikasleei lagunduz, Talentiaren eskutik!
Talentia, Bizkaiko Foru Aldundiaren programa bat da, Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) lankidetzan sustatua. Programa honen helburua, gaitasun handiena dauken hiru euskal unibertsitateetako ikasleak lan-mundura egokitzea eta euren garapen profesionalerako orientatzea eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea da.
Espediente akademikorik onena eta parte hartzen daben unibertsitate bakoitzak identifikatu eta ebaluatutako beste gaitasun batzuk daukezan karrerako (gradu) azken ikasturteko ikasleei zuzenduta dago Talentia.
Otsailaren erdialdetik uztail hasierara arte, gutxi gorabehera, garatzen da programa hau. Hilabete horietan zehar, karrera amaierako ikasleek lanerako orientazio eta orientazio profesionalerako pertsonalizatutako aholkularitza eta informazioa jasotzen dabe. Horrela, topaketa profesional eta sektorialetan parte hartu dezakete, bisita teknikoak egin, etabar.

Programa honen barne, aste honetan, Lauaxeta Ikastolan izan genduzan Talentia programako ikasle unibertsitariak, Lauaxeta Ikastola barnetik ezagutzeko asmoz. Gure gazteengan dago etorkizuna! Aurrera!

Antzerako albisteak

20-04-2020

Arrazakeriaren aurkako ipuinak

Aurten ere, Fair Saturdayk gizartea kontzientziatzeko ipuin lehiaketa barri bat antolatu dau. Oraingo honetan gaia arrazakeria da. 8 eta 23 urte bitartean daukazu? Animatu eta parte hartu.

Jarraitu irakurtzen.

20-04-2020

Ez gaitu inork geldituko!

Egoera latzak dira bai, baina norbere jarrera oso garrantzitsua da. Jakin badakie gure ikasleek ere eta horregatik, euretako batzuk, ondoko bideoa prestatu deuskue. Eskerrik asko eta aurrera!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment