Albisteak-Bloga

Unesco 2. topaketa

Pasadan urriak 15ean,Euskal Herriko UNESCO Sarearen bigarren topaketa ospatu zan Euskal Kostaldeko Geoparkean, Debako Agirre Jauregian eta bertan izan zan Lauaxeta Ikastola. Irakurri gehiago...

UNESCO Sarea Euskal Herrian UNESCOri lotutako erakunde publiko eta pribatuek osatzen dabe eta euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

Borondatezko lan eta lankidetzarako sare bat da, UNESCOri lotutako erakundeen eta euskal gizartearen arteko topagune izateko asmoa daukana. Horretarako, bakea sendotzen, pobrezia erauzten, garapen jasangarrian eta kultura arteko elkarrizketan lagunduko daben gizarte baloreak sustatzen dauz.

Topaketa honen helburua da elkarrizketarako eta elkarlanerako guneak sortzea UNESCOri lotutako erakundeen artean, ekimen anitz, garden eta berritzaileak gauzatzeko, euskal gizartearekin eta UNESCOren balioekin bat egiten dutenak, Euskal Herrian, estatuan zein nazioartean ezaguna den Sare sendo, integratu eta kohesionatu baten bitartez.

Antzerako albisteak

04-06-2019

Ikasturte barrirako eskolaz-kanpoko ekintzak

2018-2019ko ikasturtea izten goazela, datorren ikasturterako erabakiak hartzeko ordua ere iritsi da. Erabakien artean, eskolaz kanpoko ekintzena.

Jarraitu irakurtzen.

16-05-2019

Natura, kirola eta familia

Joandako maiatzak 11an, ikasturteko azken mendi irteera egin genduan. Oraingo honetan, Saldropora eta hamarretako eta guzti. Esperientzia benetan polita izan zan. Datorren ikasturtean, gehiago!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies