Albisteak-Bloga

Zeharkakako konpetentziak garatuz

Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.

Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.

Jarraitu irakurtzen.

Zeharkako konpetentziak, “intangibleak” edo ukiezinak izanik, neurtzeko edo ebaluatuak izateko zailagoak izan ohi dira. Aurkeztu barri dan Kids&Skills, Bizkaia Talentek garatutako programa hau, psikologo eta pedagogoek erabiltzen dabezan frogetatik abiatzen dan baliabide digital bat dogu.

Programa barri hau, Lauaxeta Ikastolan martxan jarri da eta eskuragarri dago orain, interesa daukan edozein ikastetxerentzat.

Albistea sakonago ezagutzeko, klikatu hemen.

Informazio gehiago: https://kidsandskills.eus/eu/

Antzerako albisteak

06-05-2019

Ikastolak: ikasten daben erakunde bihurtzea

Ikasleen garapenak, hezkuntza metodologien eta tekniken garapena eta barrikuntza eskatzen dauz. Zentzu honetan, ikastetxe batetaz ari garenean, ez dira ikasleak ikasten daben edo garatzen diran bakarrak, izan ere, ezinbestekoa da irakasleak, lidergo funtzioetan ari diran profesionalak eta ikastola beraren garapena eta ikasketa gauzatzea.

Jarraitu irakurtzen.

15-03-2019

LEBBD Lauaxeta European Business Batxilergo Diploma

Lauaxeta Ikastolako LEBBD programari esker, partehartzaileek, lan munduan gehien eskatzen diren enpresa eta hizkuntza konpetentziak landu eta akreditatu ahal izango dituzte.

Ezagutu nahi dan zer danLEBBD Lauaxeta European Business Batxilergo Diploma? Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies