Bai, erabakiak. Horixe da, hain zuzen ere, Lauaxeta Ikastolako World Peace Game dinamikan murgilduta dagozan ikasleek egiten dabena. Izan ere, sarritan, gure errealitatea hobetzea gure esku dago neurri handi batean. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Gaurkoan, udazkenean murgilduta eta azaroaren ateetan gagozan arren, udaberriko giroa daukagu gurean. Jolasorduetan normaltasun kutsua agertuz doa gainera. Ikasleek jolas gune barriak eta beste geletako lagun zaharrekaz ere alkartzeko aukera berreskuratu dabe. Indarbarrituz goaz! Sakondu
Gaur, taldeen dinamizazioari buruzko gure Praktika On bat partekatu dogu, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barnean, eta beste erakunde batzuen eskutik ere ikasi dogu. Kalitatezko hezkuntzak kalitatezko kudeaketa eskatzen dau, eta, horregatik, Lauaxetak modu proaktiboan parte hartzen dau Euskalitek kudeaketa aurreratuaren inguruan antolatutako hausnarketetan. Sakondu