Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Zoritxarraren aurrean bikaintasuna erakusten daben gazteak!

Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?

Jaione Escribano, Naia Gallastegi, Jon Ortega, Irati Rodríguez, Jone Escribano, Oier Gallastegi, Ines Arraibi, Maialen Iturbide, Aizane Agirre, Maialen Miera, Janire Revilla, Unai Pascual, Ane Labayru, Irune Iraragorri, Elene Garai, Julene Urkidi, Arantza Álvarez, Manex Vallejo, Osane Calvo, Unai Corral, Garazi Etxebarria, Borja Caballero, Uxue Veiga, Ivan Delgado, Inés Hernández, Julene Pérez, Izaro Arco, Aitor Olalde, Maite Irastorza, Naia Veiga, Jokin Mena, Uxue Merino, Gorka Intxaurraga, Oier Cantero eta Xabier Rekalde, esaterako.

Batxilergoko bi ikasturteetan batez besteko bikain bat lortu daben ikasle bikainak doguz.

Baina 35 ikasle honeek, azken bi urteetan euren jarreraz eredu bihurtu diran ikasle batzuk baino ez dira. Zihur gagoz zuen etxeetan ere seme-alabengandik zer ikasi izan dozuena ikastute bi honeetan.

Esaten dabenaren arabera, zailtasunek pertsona arruntak ezohiko helmugetarako prestatzen dabez. Eta aurten Lauaxetan ibilbidea amaitu dozuen ikasle asko ezagutzeko aukera izan dogunok ez daukagu zalantzarik aparteko ibilbideak daukazuezala zuen aurretik.

Aurrera, ekin eta besarkada bana!

Azken albisteak

2025/04/30
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu