Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Ekintzailetza eta garapen iraunkorra

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza.

Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatzen dabe, beren ekimena eta ekintzailetza sustatzeko.

Proiektu honer esker, hainbat ekintzailetza-esperientzia bertatik bertara entzuteko aukera dabe, baita enpresa baten kudeaketa-arloen inguruko saio tematikoak edo master classak ere. Informazio guztia abiapuntutzat hartuta, ikasleek enpresa bat sortzen dabe, beren ingurune hurbilean ikusten dabezan beharrei erantzuteko.

Atzoko egunean, Garapen Iraunkorreko Helburuak izan ziran master class-aren gaiaBildutako informazioagaz, beren proiekturako baldintza erantsi bat: beren enpresetan gitxienez Garapen Jasangarriko Helburuetako bat sartu behar dabe, eta proiektuaren defentsan, enpresa-proiektuak Garapen Jasangarriko Helburu horreri egiten deutson ekarpena azaldu eta argudiatu beharko dabe.

Ekintzailetza, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, ikertzeko eta ikasteko gaitasuna eta gizarte-kontzientzia dira, besteak beste, gazteek ekimen honeri esker garatzen dabezan konpetentziak eta gaitasunak.

GIHak Lauaxeta Ikastolaren kudeaketan erakunde gisa integratzeaz harago, modu honetan arlo akademikoan integratzea eta gazteenak horren inguruan kontzientziatzea ere bilatzen dogu.

Aurreko edizioetako baten bideoagaz izten zaitugu. Aurrera!

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu