Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Zer hoberik zu zauden lekutik igaro berri den norbaiten aholkua baino?

Oraingoan, Lauaxetako ikasle ohiak izan dira ikastolara hurbildu direnak, DBHko 4. mailako ikasleekin egotera, haiekin esperientzia partekatzeko. Beren lekuan zeudenean eta zer Batxilergo mota egin erabaki behar zutenean sentitu zutena, pentsatu zutena, …. rta esperientziak erakutsi diena bidean.

Izan ere, orain erabakitzeko unean daudenentzat esperientzia hurbil eta esanguratsuak dira. Eta guretzat, plazer bat da egun batean ikastolako ikasle izandakoak gure artean berriz izatea.

Hori da helburua, ikasitakoa partekatzea, balioa ematea eta ikastea, eta horretarako ez gaude irakasleak edo familiak bakarrik, ikasleak ere hor daude, bidean ikasten ari direla erakusten duten guztiekin.

Eskerrik asko Aitor Mazariegos, Helena Gorroño, Iker Monzón, Irati Rodríguez, Izaro Arco, Liher Freyre, Aitor Artetxe, Inés Hernández, Xabier Martinez eta Aitor Olalde! Aurrera!

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu