Ahaleginak eta lanak bere saria ekarten du eta esan beharra dago beti ere, emaitzetatik haratago, edozein ekimenetan, egiten den ahalegina bera dela goraipatzekoa eta zoriontzekoak. Honi lotuta, ekinaren puruz, emaitzak ere etorriko dira, gainera.
Zentzu honetan hainnbat ikasle fin eta bikain ditugu inguruan, baina gaurko egunean, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batazbesteko notan bikain lortu dutenetaz hitzegitea dagokigu. Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako azken ebaluaketa amaitu barri, 35 ikaslek lortu dute Ikasle Bikainen aitorpena.
Beraz, nahiz eta aurrera begira unibertsitaterako froga gelditzen den, poztekoa eta zoriontzekoa deritzogu. Hurrengo helburuetan ere ziur gaude emaitz onak lortuko dituzuela. Zorionak guztioi: Naiara Calvo, Maider Etxezarraga, Udane Marqués, Jon Lorenzo, Helene Meruelo, Aimar Pagonabarraga, Izaro Estrada, Arantza Berasategui, Malen Azkuna, Paula Balzategui, Iker Gutierrez, Leire Río, Iñaki Carrascal, Uxue Ortuzar, Maitane Nieto, Leire Errekagorri, Inés Loroño, Ainhoa Ruigómez, Ane Arin, Nikole Etxebarria, Paula Eguileor, Iñigo de la Ossa, Ainara González, Ane Castañeda, Haizea Seijó, Ander Calvo, Aritz Artetxe, Olatz Fernández, Naiara Muñoa, Elene Etxebarria, Asier Corral, Irati Gaztelumendi, Aroa de Pablo, Aitor Peral eta Iraia Oruezabal.
Aurrera zuei eta beste ikasle guztiei ere. Ekin ahaleginez, aurrera!