Lauaxetak, ikaskideekin urtebetetzeak ikastolan ospatzeko aukera ematen dizue, HH3 edo LH3 bitarteko ikasle izanez gero.
Erabat borondatezkoa izango da parte hartzea, zuen eskura duzuen aukera bat baino ez da, urtetebetzeak ikastolan bertan eta ikaskideekin ospatzeak gauzak errezten dizkizuela ulertzen baitugu.
Haurrak ikastola ordua bukatutakoan bertan gelditzen dira monitore baten zaintza eta gidaritzapean, eta familiak, ospakizuna burutatakoan etortzen zarete haien bila.
Zerbitzu gehigarri honi, Ospatu deitu diogu.
Zein egunetan ospatuko da? Egun bakoitzean kandelak itzaliko dituzten umeak horrela antolatuko dira.
Asteko eguna: Ostiraletan izango da, 16:20etatik 18:30ak arte
Non izango da? Urtebetzeak ikastolako Laia gunean ospatuko dira.
Zein izango da ordutegia?
Gelako urtebetetzeak ospatzeko eguna baino 14 egun lehenago, ikastolatik, gelako familiei urtebetze egunera apuntatzeko galdetegi bat bidaliko zaizue eta 4 eguneko epea izano duzue izena emateko.
Ospakizuna, dinamika eta jatekoa barne daude eta urtebetetzea ospatu eta hurrengo hilabeteko erreziboan kobratuko da.
Urtean zehar hainbat ekitaldi ospatzen ditugu eta gonbidatzen zaitugu etortzera: Ikastolako jaia, Astelehentxutxu, Zuhaitz eguna… baita zure seme-alabengan eta zugan pentsatuz antolatzen ditugun beste zenbait ekitaldi berezi edo ikuskizun ere.
Ikastolako jaia ekainean izaten da, eta ikasturte amaiera ospatzeko familiekin topaketa bat da, udako eguraldiarekin eta eskolako oporren hurbiltasunarekin lagunduta. Dantza tailerrak, pintakarak, eskulanak, animalien zaintza, familia eta ikasleen futbol partidak, erakusketak, maketak, musika emanaldiak, dantza, gimnasia erritmikoa, playbacka eta herri bazkaria, besteak beste.
Lauaxetan naturaz eta animaliez familian gozatzeko aukera paregabea da. Untxiak, ahuntzak, eskolako baratzea, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturaren erdian eta familia giroan. Urrian ospatzen dugu beti.
Apirila aldera, zuhaitzaren eguna ospatu genuen Lauaxetan, eta pixkanaka aurrera goaz ikastaroan. Natura, familia, dantza erakustaldiak, lan erakusketak, GreenPower proiektua. Hori guztia familian.
Ikasturtean zehar ikuskizunen bat ere antolatzen dugu, txikiengan eta familiengan pentsatuz. Joan den ikasturtean, adibidez, ia 800 lagun elkartu ginen Lauaxetan Ene Kantak entzun eta dantzatzera. Ene Kantak euskarazko haur musika taldea da eta 2011n sortu zen. Euren asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti freskoak, itsaskorrak eta dantzagarriak osatzen dituzte. Erakusteko, bideo hau utziko dizuegu.