Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, Senegalen emakumeak ahalduntzeko proiektu batera.
Berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin taldearen eskutik datorren elkartasun ekimen berri bat da: DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako bigarren eskuko arropa-azoka solidarioa. Ekimena, Haregin taldearen izaeragaz bat dator, jasotako dirua Euleuk GKEaren eskutik Senegalen emakumea ahalduntzeko proiektu batera bideratuko baita.
Bihar eta zapatuan ere 11:00tatik 13:00etara Laia gunean izango dira.
Informazio gehiago: https://euleuk.org/es/proyectos/huertas-comunitarias-en-el-poblado-de-soussane-sarene/).