Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago,
Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko.
Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera egiteko, eta bakoitzak kontzientziak mugi ditzake gizarte bidezkoago baten alde. Ikastolan horretan dihardute, Lauaxeta Ikastolako talde feministako kide gisa, eta egunerokoan ere egiten dute, pentsatzen duten moduarekin koherentziaz jokatuz.
Martak bioteknologiaren edo ingeniaritza biomedikoaren aldeko apustua egin nahi du; Arianek, berriz, pilotua izan nahi du. Erabaki horren oinarrian benetan nahi duten horrekin konektatzea dago, eta baita posible izatearen sinesmena, haien burarengan sinesmena azken, finean. Eta honetan, zerikusia du irakasleek gazteagoak zirenetik transmititutakoak, haiek dioten bezala.
Biekin egon ondoren, Ainhoa, Radio Euskadiko kazetaria bera izan da elkarrizketatua. Oraingo honetan, LauHaixetara Irratiko ikasle biren eskutik. Eskerrik asko Ainhoa!
Boluevardeko elkarrizketa osoa esteka honetan utziko dizugu.
Aurrera!