Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Minutu bateko bideoarekin giza eskubideez kontzientziatzeko gai izango zinateke? Erronka horretara animatu dira Lauaxetako hainbat ikasle. Horien artean, Irune Azkueta, Irati Ezquerra, Laura Mazariegos eta Irati Mazo, finalista suertatu direnak! Eman minutu bat lehiaketa da. Unesco Etxeak sustatutako Ikus-entzunezko Piezen Nazioarteko Lehiaketa, gizartea Giza Eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Lehiaketa horretan, minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira, giza eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen edo kontzientziatzen dituztenak. Informazio gehiago duzu esteka honetan.