Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Askotan, blog honetan familian kalitatezko denbora igarotzearen garrantzia aipatzen dugu. Txangoak, museoetara bisitak, eskulanak eta, zergatik ez, esperimentuak egitea. Aste honetan batxilergoko ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleekin Lauaxetan ospatutako zientziaren eguna dela eta ikastolan egindako esperimentuak ekartzen dizkizuegu.
Esperimentu horiek ikasleek eurak Bildu dituzte, eta zuen seme-alabekin egin ditzakezue. Esperimentu horien bidez, konturatu gabe, ikasgai horien oinarrizko nozioak ikas ditzakete.
Esperimentuen liburu txikia esteka honetan kontsulta dezakezu.