Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez:
- Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko.
- Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen.
- “Zu ere erromantiko” Lauaxetako lehiaketako sari banaketa egin genuen. Irabazleak aukeratzea kostatu zitzaigun arren, azkenean Aiala Bilbao Olabarri, Xiao Hu Pereira Irigaray eta June Zubiete González izan ziren. Zorionak!
- Ikasleen hainbat literatura-proiektu ere aurkeztu ziran eta Bookselfies lehiaketa garatu zen.
- Eta, urtero bezala, bigarren eskuko liburuaren azoka solidarioa egin genuen. Bertan bildutako dirua La otra mirada (Beste begirada) gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da, Senegalen ama-haurren anbulatorioa eraikitzeko.
- Txikiek ipuin kontalariaz gozatu zuten.
- Gainera, alemaneko ikasleek Daniela Freudenberg irakasle eta idazlearen bisita eta hitzekin gozatu ahal izan zuten.