Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Naturari esker ikasi daitekeenaren beste adibide batekin gatoz. Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako aintziran izan da eta ikasleek materia eta dentsitatearen inguruan ikasi dute.
Zehazki esanda, materia eta materiaren propietateak ikasten ibili dira. Dentsitatea ikasi ostean, itsaspeko bat sortu dute eta horrekin, objetu baten bolumena aldatu gabe, masa aldatzea posiblea dela ikusi dute eta horrela objetu berdina ondoratu edo flotatu dezakeela esperimentatu dute. Era honetan dentsitatea hobeto ulertzeko gai izan dira. Bideo batekin uzten zaitugu!