Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > “Memoria duen eta iraganeko akatsak egitea saihestu nahi duen gazteria bat gara”

“Memoria duen etorkizuna. Jakin nahi dugu!’ izenburu pean, Gogora-Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Memoriaren Institutuak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztien oroimenez urtero antolatzen duen ekitaldi honek erakundeetako agintari nagusiak eta hezkuntza-proiektuetan parte hartu dugun ikastetxeak bildu zituen.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Lauaxetako zenbait ikasle, irakasle eta zuzendaritza Bilboko Euskalduna Jauregian elkartu ziren joan den ostiralean.

Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionalak memoriaren transmisioa izan du ardatz. Bereziki, iragan hurbilean gertatutakoaren berri izatea eskatzen duen belaunaldi batean jarri nahi izan da arreta. Izan ere, beharrezkoa da historia ezagutzea akats berberak ez egiteko.

Gure iragan hurbilarekiko kritikoa den memoria horren transmisioa, Urkulluren hitzetan, “guztion zeregina da, erakundeena, indar politikoena, gizarte-eragileena, familiena, komunikabideena, baita eskolarena eta unibertsitatearena ere”. Horregatik joan den ostiralean ekitaldi honetara etorri ginen.
Ekitaldiaren nondik norakoei buruzko informazio gehiago uzten dizugu esteka honetan.

Azken albisteak

2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan
2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!

Kategoriak

Buletinean harpidetu