Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ingeniaritza eta teknologia gazteengana hurbilduz

Ikastola ikasgela ireki gisa ulertzen dugu, eta ikasturte bakoitzean askotariko esparruetako pertsonak hurbiltzen dira ikasleei beren esperientzia eta ezagutzak ematera. Gaur, Jokin Zabalak, ikastolako aita eta SENEReko profesionalak, DBHko 3. mailako ikasleekin partekatu du “Erronka bat zientziaren alde” proiektuaProiektu honek ingeniaritzaren eta teknologiaren mundua hurbiltzen die gazte eta nerabeei, SENEReko profesionalek egunero aurre egin behar dieten hainbat erronken aurkezpenaren bidez, ingeniaritzak, zientziak eta teknologiak pertsonen bizitza nola hobetu dezaketen erakutsiz.

Iazko ikasturtean gainera, Lauaxetako ikasleak izan ziran erronka honen irabazle: Mónica Gutiérrez, Ane Iglesias e Irati Seijo.
Gainera, proiektuak STEAM Euskadi zigilua du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera ematen dituen STEAM Euskadi Sarien ekimen finalista gisa. Programa honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo estekan aurkituko duzu.
Guk ere, Expertia programatik, ikastolara etortzera gonbidatzen zaitugu, ziur baikaude ikasleei balioa emango lieketen ezagutzak/esperientziak dituzula.

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu