Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Nola hezi sexualitatean eta afektibitatean?

Gure seme-alabak hezteko zenbait gai edo esparrutan erosoago eta indartsuago senti gaitezke. Sexualitaterena, batzuetan ez da horietako bat. Guraso izan arren, ez dugu denetik jakin behar, eta gure seme-alabak hezteko orduan, gure ezagutzekin eta gaitasunekin egiten dugu, baina baita gure gabeziekin ere. Batzuetan gertatzen da gu ere ez gintuztela naturaltasunez eta argitasunez hezi esparru horretan, gizarteak eta hazi ginen testuinguruak baldintzatuta, eta sexualitatearekin lotutako elkarrizketa eta hezkuntza gure gurasoentzat ere ez zela erosoa.

Baina, egia esan, gure seme-alaben bizitzaren beste zati bat besterik ez da, eta guregan eremu horretan ere hezteko eta naturaltasunez egiteko aukera dugu, bidean lagunduz etapa bakoitzean, eta lagunengandik edo beste iturri batzuetatik lor dezaketen balio erantsi handiagoko informazioa eta gida eskainiz.

Beraz, begiak estali ditzakegu eta egungo errealitatea ikusi nahi ez, edota gu eta gure seme-alabak bizi diren errealitatearen arteko belaunaldi-arrakalaz jabetu eta ahalik eta ondoen informatu eta hezi ditzakegu, gaur egun inguratzen dituen eta bizi duten errealitaterako ahaldunduz.

Kontua ez da sexua bakarrik, bizi diren gizarteari buruzko pentsamolde kritikoa piztea eta beren eta besteen sentimenduez jabetzea da. Autoestimua eraikitzeko oinarriak ezartzen ikas dezaten arlo honetan ere. Sexualitatearen garrantziaz eta beren gorputzarekin egitea erabakitzen dutenaz hitz egitea, norberaren eta bestearen premiei arreta jar dezaten. Beren bizitzako eremu honetan ere ez dutela amore eman behar beste batzuen presioei, edo lagunek egiten dutenarekin edo egiten uzten dutenarekin baldintzatuta. Pornografia, datuen arabera hain eskuragarri duteena, fikzio hutsa izateaz gain eta sexualitateari buruz jarraitu beharreko eredu batekin bat ez etortzeaz gain, askotan emakumeen aurkako eraso-eskola bat dela ikusaraztea dagokigu.

Beraz, tabuetatik askatu, eboluzionatu, informatu eta formatzea dagokigu, eta hitz egitea beren bizitzaren alderdi horretan heziz.

Podcast interesgarri batekin uzten zaitugu, eta ziur gaude honi buruz gogoeta egitera bultzatuko zaituela.

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu