Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Bizitzak salbatzen ikasiz! BBBren garrantzia Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Ikasterako orduan, badaude bizitzan zertarako balio izango diguten ez dakigun aspektuak, baina badaude baita unean bertan erabilgarriak direnak.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleek Bihotz-biriketako Bizkortzeari (BBB) buruz hitz egin dieten osasun-profesionalen bisita jaso zuten atzo eta gaur. Saio hau funtsezkoa izan da haurrak lehen laguntzetako oinarrizko kontzeptuetan sartzeko eta larrialdi-egoeretan nola jokatu jakitearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Hitzaldian, modu errazean azaldu diete zer den BBBa, noiz eta nola aplikatu behar den, eta zergatik den hain erabakigarria bihotz-geldialdiko egoeretan, non minutu bakoitzak bizitza bat salbatzeko balio duen.

Ikasketa esperientzia hau gainera, Celia Sañudo, Galdakaoko ospitaleko mediku eta irakaslea izateaz gain, eta ikastolako ama denaren eskutik etorri da, eta bere lankide diren Ainara Arana eta Maider Etxeandiaren eskutik.

Jardunaldiaren zatirik zirraragarriena eta praktikoena haurrek BBB ariketak egiteko aukera izan zutenean garatu da, Bilboko Athletic Cluben erritmoaren gidaritzapean! Ikaskuntza interaktiboa, dibertigarria eta, azken batean, esanguratsua! Eskerrik asko!

Ekimen hau, Lauaxetako familien balio erantsiaren erakusgarri da gainera. Izan ere horretan datza Experia programak. Animatzen bazara zatoz! Hemen uzten dizugu esteka.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu