Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Estatuko Ekintzailetza Txapelketako finalean!

Junior Achievement-ek Estatu mailako gazteen 30 ekintzailetza-proiektu onenak biltzen ditu Madrilen, uztailaren 2tik 5era Catanian egingo den Gen-E Europako Lehiaketan parte hartuko duten taldeak aukeratzeko.

Guztira, 100 ekintzaile gaztek parte hartuko dute. Horien artean, Lauaxeta Ikastolako Ainhoa Lopez, Naia Alonso, Naroa Ezquerra, Nora Diego eta Sendoa Ozkariz.

Lehiaketak ekintzailetzaz eta ikaskuntzaz betetako bi jardunaldi ditu. Maiatzaren 22ko saioan, Carabanchelgo Enpresa Mintegiak Maketplace eta Venture Place hartuko ditu: minienpresetako parte-hartzaileek beren standak muntatu eta beren proiektuak aurkeztuko dizkiete publikoari eta epaimahai profesional bati. Bestalde, Startup Programmeko partaideek beren proiektuak defendatuko dituzte pitch batean epaimahaiaren aurrean eta networking saio batean.

Jardunaldian zehar, epaimahaiak, elkarrizketa laburren bidez, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna eta programa garatu bitartean eskuratutako ezagutzak baloratuko ditu. Epaimahaiak aurkeztutako proiektuen kalitatea eta originaltasuna, izaera berritzailea eta bideragarritasuna hartuko ditu kontuan.

Bigarren egunean sari banaketa egingo da, maiatzaren 23an, osteguna, Cinesa Príncipe Píon.

Talde irabazleak uztailaren 2tik 5era bitartean Catanian (Sizilia) egingo den Gen-E Europako Txapelketara igaroko dira.

Informazio gehiago esteka honetan:

https://fundacionjaes.org/noticias/ya-esta-aqui-la-competicion-nacional-de-emprendimiento/

https://competicionnacionalemprendimiento.fundacionjaes.org/finalistas-sup/

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu