Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > “Zer egin dezaket nik?”: bizitzako zalantzak, ikasleak eta ikasle ohiak!

Oraingoan Lauaxeta Ikastola bideoklip baten eszenatoki izan da. Baina bideoklip berezia dugu. “Zer egin dezaket?” izenburupean, Maialen Ibarra basauriarraren abestiaren bideoklipa, Mikel Iturbe ikasle ohiak ekoitzia, Lauaxetan grabatu dute.

Esan ohi dugu Lauaxetan, Bachiilerreko 2. mailako ikasketak amaitzen dituzten ikasleen Agur Jaia urtero ospatzen dugun arren, “laister arte” bat esatea gustatzen zaigu. Zuei buruz, Lauaxetaren ondorengo ibilbideari buruz eta bizitza nola doakizuen jakin nahi dugu. Gure ateak beti egongo dira zabalik zuentzat, kasu honetan bezala. Mikel Iturbe, gaur egun komunikatzaile, zineman, gidoietan eta zuzendaritza sortzailean aditua dugu.

Ziur gaude, gainera, batxilergoko 2. mailako gure ikasle asko identifikatuta senti daitezkeela “Zer egin dezaket?” abestiaren letrarekin, beren bizitzan zer egin erabaki, gauza batzuei agur esan eta beste askori kaixo esan behar izan dieten une horietan. Ez al da hala? Abestiaren eta bideoaren letrekin utziko zaituztegu.

Eskerrik asko Mikel eta esandakoa… laister arte!

Buelta ta buelta egunero ari da bizitza

Ta gu ezertaz konturatu gabe hemen gabiltza

Zein ote da bide ona? Non ote da giltza?

Ongi etorri lagun berri benetako jaia hasi da

Benetako jaia hasi da

Zer egin dezaket nik?

Agur esan behar hainbeste gauzari

Ta kaixo beste askori Begirada mantentzen ez dakit

Baina hemen nauzue kantari

Oihuka zuen aurrean

Nire egia zuen ezpainetan

Zer egin behar dut oin nik?

Egia esan oraindik ez dakit

Nork prestatu behar nau? Nondik ikasi behar dut?

Aukera bat baino gehiago dau

Zelan ezberdindu,

Bide ona, bide okerra, zelan asmatu aurretik probatu gabe?

Danok gabiz noraezean, lehenengoa izatearen nahian

Eta non ote da helmuga? Non dauz erantzunak? Zer egin dezaket nik?

Agur esan behar hainbeste gauzari

Ta kaixo beste askori Begirada mantentzen ez dakit

Baina hemen nauzue kantari

Oihuka zuen aurrean

Nire egia zuen ezpainetan

Zer egin behar dut oin nik? Egia esan oraindik ez dakit

Zalantza da normala

Baina beti beldurrez bizitzea ez da hala

Zer egin dezaket nik? Agur esan behar hainbeste gauzari

Ta kaixo beste askori

Begirada mantentzen ez dakit

Baina hemen nauzue kantari

Oihuka zuen aurrean

Nire egia zuen ezpainetan

Zer egin behar dut oin nik?

Egia esan oraindik ez dakit

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu