Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > DiverRetos: jarduera fisikoari eta natura batzen dituen 5 ideia dibertigarri!

Jarduera fisikoak, naturarekiko kontaktuak eta jolasak onurak dakarzkie gorputzari, adimenari eta emozioei. Horregatik, haur eta nerabeen garapen integral eta osasungarrirako funtsezko elementuak dira.

Horretarako, La Caixa Fundazioak, CaixaProinfancia programaren barruan, DiverRetos Udako Koadernoa kaleratu du. Koadernoak bost jarduera erraz biltzen ditu, modu dibertigarrian sormen-trebetasunak, psikomotorrak, gizarte-harremanak eta talde-lana garatzea sustatzen dutenak.

Miren Munitis, Lauaxeta Ikastolako irakasle eta zuzendari pedagogikoa, koaderno hau diseinatu duen taldeko kidea izan da, psikopedagogoa eta berrikuntza pedagogikoan, metodologikoan eta didaktikoan oinarritutako hezkuntza-programen diseinatzaile bezala.

Koadernoa esteka honetan deskarga dezakezu, baita jarduera fisikoaren eta aire zabaleko jokoaren garrantziari buruzko artikulu bat ere, beste esteka honetan.

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu