Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Eskutik eramaten gaituen norbait

Leku berri batera iristen garenean, anfitrioi bat izateak lasaitu egiten gaitu. Eskutik eramango gaituen norbait. Ezagutzen ez dugun leku horretan orientatzen laguntzen digun pertsona bat. Ingurunearekin ohitzen laguntzen diguna. Gure integrazioa errazten dueña, pertsona berriak aurkezten dizkiguna eta loturak ezartzen laguntzen diguna. Gainera, 80 zentimetro baino gutxiagoko altuera duen eta bizitzan esperientzia gutxi duen norbaiten lekuan jartzen bagara, are gehiago eskertzen da.

Ikasle laguntzaileen lana da. Ikasle gehienak DBHko 4. mailakoak dira, eta ikasturte osoan zehar umeei gelaraino laguntzen diete. Txikienentzako babesa eta aita eta amarentzako lasaitasuna. Badakigu batzuetan autobusean hain txikiak izanda uzteak kezka sor dezakeela, baina esku onetan daude eta pixkanaka, leku eta pertsonengana egiten dira.

Ikasle laguntzailea gidari fidagarri bihurtzen da, segurtasuna ematen du eta ikastolan sortu nahi dugun giro goxoari laguntzen dio; beregan, aldi berean, erantzukizun eta enpatia balioak garatuz.

 

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu