Lauaxeta Ikastolan beste urrats bat egin dugu hezkuntza berrikuntzaren bidean, MUGITEK Lab laborategiaren inaugurazioarekin. Espazio honek mugikortasun adimentsu eta jasangarrian etorkizuneko belaunaldiak prestatzea du helburu.
Ekitaldian Greenpower Iberia, AIC Automotive Intelligence Center eta BasqueCCAM-eko ordezkariak izan genituen gurekin, baina benetako protagonistak gure ikasleak izan ziren.
Laborategi honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleek, automobilgintza, ingeniaritza eta ekonomia berdea bezalako sektore estrategikoetan ezinbestekoak diren gaitasunak garatuko dituzte, teknologia, jasangarritasuna eta diziplina anitzeko ikaskuntza uztartuz.
Honekin, Euskal Herriaren eta gazteen talentuaren etorkizunarekin dugun konpromisoa berresten dugu. 🌱💡
Ekitaldiaren laburpen bideo bat eta albistee baztuekin izten zaitugu: